Adèle Huguenin

idazle suitzarra

Adèle Huguenin (Le Locle, 1856ko abuztuaren 6a – Les Brenets, 1933ko apirilaren 25a), T. Combe izengoitiaz ere ezaguna, suitzar idazlea izan zen.[1]

Adèle Huguenin

Bizitza
JaiotzaLe Locle, 1856ko abuztuaren 6a
Herrialdea Suitza
HeriotzaLes Brenets, 1933ko apirilaren 25a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakipuingilea, idazlea eta irakaslea
Izengoitia(k)T. Combe
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaProtestantismoa
Suitzako Eliza Erreformatuak

Bizitza

aldatu

Adèle Huguenin Le Loclen jaio zen 1856ko abuztuaren 6an, Williams Humbert Huguenin-Vuillemin erlojugilearen eta Adèle Humbert-Drozen alaba. 1873an irakasle tituluan jaso zuen. 1879an idazten hasi zen, T. Combe izengoitia erabiliz. Bibliothèque universelle et Revue suisse aldizkarian maiz kolaboratu zuen. 1890etik aurrera, langile klasearen eta emakumeen defentsan eta alkoholismoaren aurkako borrokan parte hartu zuen[1][2], eta horrek absenta debekatzea ekarri zuen 1908an.[3]

Erlijioari dagokionez, Huguenin protestantea zen. Ez zen inoiz ezkondu eta 1933ko apirilaren 25ean hil zen Les Brenetsen.[1]

  • Croquis montagnards. Trois Nouvelles (1882)
  • Pauvre Marcel (1882)
  • La Fortune de Luc, nouvelle jurassienne (1885)
  • Bons Voisins (1886)
  • Jeune Angleterre, deux nouvelles (1887)
  • Monique (1887)
  • Le Mari de Jonquille (1888)
  • Neiges d'antan (1889)
  • Chez nous (1890)
  • Une croix (1891)
  • L'Étincelle (1893)
  • Socialisme pratique : Whiteway, un coin de terre heureux (1904)
  • Enfant de commune (1911)
  • La Maltournée (1912)
  • Olive Schreiner. La Femme et le travail (itzulpena, 1913)
  • Les enquêtes de François Lecamp, détective aveugle (hil ostekoa, 2021)[4]
  • Pierre, la vue, la vie (hil ostekoa, 2022)[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. 1 2 3 (Frantsesez) Revaz, Gilles. «T. Combe» Dictionnaire historique de la Suisse 2022-11-11 (kontsulta data: 2025-10-05).
  2. ↑ (Frantsesez) Borel, Jacqueline; Borel, Pierre-Arnold. «T. Combe, écrivain neuchâtelois (1856-1933), et son ascendance» Société neuchâteloise de généalogie (kontsulta data: 2025-10-05).
  3. ↑ (Frantsesez) «T. Combe» Babelio (kontsulta data: 2025-10-05).
  4. ↑ (Frantsesez) «Les enquêtes de François Lecamp, détective aveugle» Les Éditions Blanche de Peuterey (kontsulta data: 2025-10-05).
  5. ↑ (Frantsesez) «Pierre, la vue, la vie» Les Éditions Blanche de Peuterey (kontsulta data: 2025-10-05).

Kanpo estekak

aldatu
Biografia
Suitza
Artikulu hau Suitzako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.