1903ko Kontxako Bandera
1903ko Kontxako Bandera (Banderaren 18. edizioa), irailaren 8an jokatu zen, eta Getariak bere 4. Kontxako Bandera eskuratu zuen.
| 1903ko Kontxako Bandera | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Antolatzailea | Donostiako Udala |
| Partaideak | 2 |
| Hasiera | 1903ko irailaren 8a |
| Txapelduna | |
| Txapeldunordea | |
← 1901
1906 → | |
Kontakizuna
aldatuGarai ilunak ziren Banderarentzat. Aurreko urtean, 1902an, ez zen antolatu traineru estropadarik, baina yola estropadak eta bestelakoak izan ziren Klub Nautikoak antolatutako "nazioarteko arraunketa festa handian". 1903an, oso diru-sari eskaseko estropada antolatu zen. Bi egunen faltan, irailaren 6an, Getaria eta Donostia besterik ez ziren izena emanda.
Estropada egunean bertan, goizeko 11etan, donostiarrek 8 arraunlari besterik ez zituzten, eta korrika eta presaka osatu zuten tripulazioa hortxe bertan. Estropada 55 minutuko atzerapenarekin hasi zen; Donostia balizara lehena iritsi bazen ere, itzulerako luzean ur asko sartu zitzaion eta denbora asko galdu zuen.
Parte-hartzaileak
aldatu| Talde parte-hartzaileak | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
| Zorrilla San Juan |
Frantzisko Arregi Blas Solabarrieta | |||||
Emaitzak
aldatuTripulazio irabazlea
aldatu- Getaria
- Patroia: Frantzisko Arregi
Bibliografia
aldatuAGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1