José Ignacio Wert
Itxura
José Ignacio Wert (Madril, 1950eko otsailaren 18a - ) espainiar politikoa eta, 2011 urteaz geroztik, Espainiako Gobernuko hezkuntza, kultura eta kiroletako ministroa. Zuzenbidean lizentziatua eta soziologian berezitua, enpresa pribatuan eta administrazio publikoan jardun du hainbat urtetan. Espainiar trantsizioan zehar, eskuineko alderdi zenbaitetan militantea izan da eta 1986 urtean Espainiako Kongresuko diputatu ere aukeratu zuten, 1987 urtean kargua utzi bazuen ere. Ministro moduan, polemika sorrarazi duen politikaria izan da, bere ekimenengatik eta horiek sustatuz egindako adierazpenengatik.
| Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |