Harry d'Abbadie d'Arrast

Harry d'Abbadie d'Arrast, jaiotzez Henri d'Abbadie d'Arrast (Buenos Aires, Argentina, 1897ko maiatzaren 6a - Monte-Carlo, Monako, 1968ko martxoaren 17a) lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea izan zen.

Harry d'Abbadie d'Arrast

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1897ko maiatzaren 6a
Herrialdea Lapurdi
HeriotzaMonte-Carlo, 1968ko martxoaren 17a (70 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Étienne-de-Baïgorry Cemetary (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Eleanor Boardman  (1940 -  1968)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0195496 Allocine: 696124 Allmovie: p86527
Tabakalera: 50023 Find a Grave: 153410488 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Arnaud Michel d'Abbadie d'Arrast lapurtar ingeniaria eta Katherine Taylor ingelesa gurasoak zituen. Aita Argentinan lanean zegoenean jaio zen. Arkitektura ikasketak burutu zituen baina gaztetatik zinemarekiko interesa izan zuen eta Lehen Mundu Gerra eta gero, George Fitzmauriceren eraginez, Hollywoodera joan zen. Bertan Charles Chaplinen eskutik hasi zen zinema munduan lanean aholkulari artistiko gisa lehendabizi eta zuzendari laguntzaile bezala geroago.[1]

1930ean Frederic Marchekin, Hollywooden geroztiko musika-komediarentzako erreferente garrantzitsua izango zen Laughter filmatu zuen. 1931an, film horretan egindako bere lanari esker, Argumentu onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen, aipamen hori lortzen duen lehen euskalduna izanez.[2]

Samuel Goldwynekin arazoak izan ondoren, Estatu Batuak utzi[3] eta Espainiara jo zuen bere emazte Eleanor Boardman aktore amerikarrarekin. Bertan filmatu zen La traviesa molinera (1934), garaiko espainiar filmik hoberenetariko bat. Baigorriko sendi-gaztelura itzuli zen. Monte-Carlora sarri zihoan joko zalea baitzen.[2] Bertan hil zen 1968an, ahaztuta.[4]

Zuzendaria

aldatu

Gidoigilea

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. ↑ Euskadiko Filmategia. D'Abbadie D'Arrast , Henri (Harry). .
  2. 1 2 Auñamendi Eusko Entziklopedia. Henry D'abbadie D'arrast. .
  3. ↑ Harry d'Abbadie d'Arrast. in: Grand dictionnaire illustré du cinéma. éditions Atlas ISBN 2-7312-0412-4..
  4. ↑ Ciment, Michel. (1998). Dizionario Larousse del cinema americano. Gremese editore, 31 or. ISBN 88-7742-184-3..

Kanpo estekak

aldatu