Zeintzuk dira Irango akordio nuklearraren irabazle eta galtzaileak?

  • The Guardian egunkari britainiarrak astelehenean Iran eta 5+1 taldearen artean sinatutako akordioan, irabazle eta galtzaileen inguruko analisia egin du.


2015eko uztailaren 15ean - 12:40
Zeintzuk dira Iraneko akordio militarraren irabazle eta garaileak? (Argazkia: The Guardian)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iranek atzo 5+1 taldearekin (AEB, Errusia, Txina, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania) atzo lortu zuen akordioaren inguruko artikulua atera du The Guardian egunkari britainiarrak.

Irango akordio nuklearraren aldaketen eta herrialdearen aurkako zigorren murrizteak nazioarteko agintarien kezkak arindu ditu. The Guardianek azken urteetako akordio diplomatiko garrantzitsuenetakoa den irabazle eta galtzaileen rankinga egin du.

Irabazleen artean:

Hassan Rouhani

Hassan Rouhani, Iraneko presidentea da bere herrialdea eta munduko sei potentzien artean adostu den akordio nuklearraren irabazlea. Rouhanik azpimarratu du Iranek modu baketsuan garatu duela energia nuklearraren gaia, eta gertaera honek estatusa eman diola bere herrialdeari. Iranek jasan duen nazioarteko isolatzea gutxienez 2017 urte arte gaindituta dagoela ematen du.

Barack Obama

Barack Obama AEBtako presidenteak George Bush AEBetako presidente ohiak zeukan  guztiz bestelako jarrera hartu du. Presidente ohiak Iraki 2002 urtean gerra deklaratu zionean “axis of evil” edo gaizkileen ardatzaren barruan kokatzen zuen Iran, Sadam Husseinen Irak eta Ipar Korearekin batera. Obamak esan du akordio horrek frogatzen duela “Amerikako diplomaziak benetako aldaketa” ekar dezakeela.

Bashar al-Assad

Siriako presidenteak akordioa sinatu eta berehala esan du Iraneko historiako inflexio puntu garrantzitsuena izan dela. Assadek Iranen laguntza militar eta finantzarioa jaso du bere gobernuaren aurka 2011n egin zuten altxamenduaz gero. Siriako gerrak orain arte 210.000 hildako eragin ditu eta hainbat eta hainbat etxe gabe. Horregatik, akordio nuklearrak beldurtuta dauzka.

Vladimir Putin

Errusiako presidenteak esan du akordioa sinatzearen ondorioz “munduak lasaitu handia” hartu duela. Iranen aurkako zigorrak bertan behera gelditzeak mendebaldeko herrialdeek Errusiaren aurkako zigorrak malgutzea ekar lezakete.

Galtzaileak ordea:

Abu Bakr al-Baghdadi

Akordioa bere burua Estatu Islamikoaren kalifatoarentzat duen Abu Bakr al-Baghdadirentzat ez da batere albiste ona, AEBek eta Iranek kooperazioan Estatu Islamikoak Irak eta Sirian dituen indar armatuen kontra jo lezakeelako.

King Salman bin Abdulaziz

Saudi Arabiaren hasierako isiluneak esan nahi du AEBek eta Iranen arteko adiskidetzea King Salman bin Abdulaziz Saudi Arabiako presidenteari ez zaiola batere gustatu.

Binyamin Netanyahu

Binyamin Netanyahu, Israeleko lehen ministroak betidanik AEBen eta Iranen arteko akordio nuklear baten aurka bozkatu du. Gertakariak herrialde hebrearra eta AEBen arteko erlazioak tenkatu ditu.


Iran kanalean gehiago
2026ko irailaren 30
Asier Herranz eta Youssef Brahim, Palestinaren aldeko ekintzaileak
"Palestina defendatzea terrorismoa bada, nazioarteko komunitatearen %40 terrorista da"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.