Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Erlijioa (definizioa eta kontzeptua)

Erlijioa unibertsoaren eta munduaren printzipio edo ahalmen goren baten aitormen eta onarpena da, gehienetan jainko batena, errespetuz, obedientziaz eta gurtzaz egiten dena. Printzipio goren horrek gizakien halabeharra gidatzen du erlijioaren arabera, eta horrekin loturik jarraitu beharreko sinesmen-multzoa, jarrera morala eta kultuaren praktika ezartzen ditu erlijioak. Jainkoa, jainko bakarra, da erlijio nagusietan izaki gorena, hala nola judaismoan, kristautasunean eta islamean, erlijio monoteistetan ; beste erlijio batzuetan, erlijio politeistetan alegia, jainkotasuna izaki eta entitate sakratu anitzetan banatzen da.

Erlijioaren sorrerari buruz hainbat teoria daude. Antropologiaren ikuspuntutik, bi teoria mota nagusitzen dira: teoria intelektualisten arabera, erlijioa mundua azaltzeko agertzen da. Horren justifikazioa herri primitiboetako animismoan dago, helburu nagusitzat gertakari naturalak azaltzea lukeena teoria horien arabera. Beste teoria batzuk sinbolistak dira, eta Émile Durkheim soziologoa dute aitzindari. Teoria horien arabera, erlijioa gizarte ordena eta agintea legitimatzeko sortuko litzateke.

Ikus, gainera

-Sekularizazioa

Iturriak

  1. Adriaanse HJ. On defining religion. In: The Pragmatics of Defining Religion: Contexts, Concepts, and Contests. Brill; 1999:227-244.
  2. Barfield T. Religion. In: Diccionario de Antropologia. Siglo XXI; 2000:530-534.
257 hitz
❦

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Jarri gurekin harremanetan

Iruzkin, iradokizun edo galderaren bat baduzu, bidali mezu bat eta erantzungo dizugu.